XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) oso ondo hitz egiten dutela esan zuen, nik banuela halako estiloa gauzak kontatzen eta abar gehitu zuen, eta, beno, horrek kontsolatu ninduen apur bat.

Baina tira, esaten ari nintzen bezala, Idoiak kiroletan sartzen ditu bere energia guztiak eta ez berriketaldietan.

Lasterka guztietan hartzen du parte eta domina pila bat dauka etxean, eskolarteko txapelketetan irabaziak, eta gainera matematiketan ere azkarrenetakoa da gelan, eta goapa, um... oso goapa.

Egia esan behar badut, nire gelako mutil gehienei gustatzen zaie, baina berak ni aukeratu ninduen, geure gelako mutilik altuena naizelako seguruenik, edota kasete-zinta mordoa dudalako eta musikaz gehien dakiena naizelako... Auskalo!

Gogoan dut, kurtso hasi berrian, hizkuntzako klase orduan deskribaketak lantzen ari ginela eta, irakasleak deskribapena egiteko geure artean bat aukeratu behar genuela proposatu, eta nik, zozo alena, Idoia aukeratu.

Ia hankaz gora erori nintzen maisuak idatzitakoa denon aurrean irakurtzeko agindu zidanean, oso polita atera zitzaidalako idazlan hura, (...)